PROIEKTUAK

 

KOMUNITATEAK

 

Gaur egun komunitateetan izaten diren arazo nagusienetako bat da igogailuen instalazioa. Garai batean, gutxienez, bizilagunen %60aren onespena behar zen igogailu bat jartzeko, egun ordea, jabeen eta koefizienteen gehiengo soila nahikoa da proiektua gauzatu ahal izateko. I-ingeniako gure lana, gure esku dagoen guztia egitea da eraikin baten urte askotan zehar edota bizitza osoan zehar biziko diren pertsonei laguntzea da. Igogailu batek bizilagunen eta erabiltzaileen bizi-kalitate maila altuago bat ematen du.

I-ingenian igogailurik ez dituzten eraikinentzako era orotako irtenbideak eskaintzen ditugu, igogailu hauek eskilaretan, fatxadan zein patioetan jarriz. Beti eskainiko dugu kalitate goreneko eskaintza bat, guztiz segurua dena, zarata maila txikienarekin eta erosotasun handienarekin.

Punta-puntako irtenbiderik berritzaileenak, betiko metodo tradizionalarekin uztartzen ditugu, edozein arkitektura ingurutan, baita obra zibila behar dituzten proiektuetan ere.

BALIABIDE MATERIALAK


I-ingeniak bere bezeroen beharrizanetarako punta-puntako baliabide teknikoak eskaintzen ditu Bizkaian, Cantabrian eta Gaztela eta Leonen dituen bulegoetan:

  • BN eta kolorezko laser inpresorak
  • Eguneratutako softwarea
  • Eskanerrak
  • Estazio grafikoak
  • Zerbitzariak
  • Plotterrak

GIZA BALIABIDEAK


Disziplina anitzeko lantalde profesionala daukagu:

  • Industria ingeniariak
  • Industria teknikariak
  • Bide, ubide eta portuetako teknikariak
  • Arkitektoak
  • Arkitekto teknikoak
  • Ingeniari informatikoak
  • Topografiako ingeniari teknikoak
  • Obra publikoetako ingeniari teknikoak
  • 3 espezialitateko Laneko Arriskuen Prebentzio goi-mailako teknikariak
  • Delineatzaile proiektugileak
  • SIG/GIS teknikariak
  • Obra zainketarako eta Zerbitzuen inbentarioetarako lantaldea
  • Ekonomian lizentziadunak
  • Enpresa Kudeaketan diplomatuak